Abenduaren 8an, eguerdiko 12:00etan, osatu zen gaztetxoen Udal gobernua. Joxe Anjel Zalduak Danel Agirreri pasa zion alkate makila. Izendatu dugu sanikolas bigarrena, zuena da gaur gozamena, zuena herria zaintzeko borondatea eta ardura. Prest al zaudete?, galdetu zien Zalduak. Baietz erantzun zuten guztiek. Orioko alkateak eta zinegotziek zuen gain uzten dugu herriaren ardura. Ez dugu zalantzarik arduraz jokatuko duzuela eta gozatzen asmatuko duzuela, gaineratu zuen. Behin hori esanda, agintea gaztetxoen gain geratu zen.
Lehenik eta behin, 2016an jaiotako haurrei ongietorria eman zien alkate berriak; eta, ondoren, esparru bakoitzeko zinegotziak bere gaiaren inguruko eskaerak egin zuen. Batetik, herritarrak errespetuan bizitzea eskatu zuen alkateak. Bestetik, festetam adin guztietako pertsonek gozatzeko aukera izatea, festak euskaraz bizitzea, herriko kaleak txukun mantentzea, herrira datozen bisitariei harrera ona egitea, herriko natura eta inguruak zaintzea, gazteok egun horretan herriko ardura izatea eta hirigintza lanik ez egitea eskatu zuten zinegotziek.