Sanikolasak

Dantzari txiki handiak

Karkara 2016ko abe. 7a, 09:48

Harribil dantza taldeak antolatutako Dantzari Txikien Txapelketako Iker Belintxon eta Maider Aginaga lezotarrek irabazi zuten lehen saria.

Asteartean, San Nikolas egunean, Dantzari Txikien Txapelketa izan zen goizean. 12:30ean hasi zen, plazan. Ikusle ugari bildu ziren kioskoan, baita inguruan ere. Jende mordoa zegoen ikusten.

Eszenatokira bikote ugari igo ziren. Aurkezpenen ondoren, bikote baikoitzak hainbat dantza egin behar izan zituen. Eta, dantza horiek egiten bikoterik finena Iker Belintxonek eta Maider Aginagak osatutakoa izan zen. Berak izan ziren txapeldunak.

Bigarren saria Leire Eizmendik eta Maider Arrietak jaso zuten; eta, hirugarren saria, Iker Sarasuarentzat eta Enara Arrizabalagarentzat izan zen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide