Abenduaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan, Orioko Udal pilotalekuan, VI. frontenis txapelketako finalak jokatuko dira.
Lehendabizi hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dira. Elustondok eta Rekejok osatutako bikoteak Agirresaroberen eta Agirregomezkortaren kontra jokatuko dute. Sailkapen partidetan elkarren aurka jokatu zuten. Partida gogorra izan zen, luzea, ia ordubete iraun baitzuen. 22-28 emaitzarekin bukatu zen, Agirresaroberen eta Agirregomezkortaren alde.
Partida horren ondoren finala jokatuko da. Erkiziak eta Aramendik Ostolaza eta Galarragaren aurka jokatuko dute. Bikote hauek ere aurretik elkarren kontra jokatu dute. 30-23 emaitzarekin bukatu zen partidua. Sailkapeneko partidu hori Erkiziak eta Aramendik irabazi zuten.
Gaur hutsetik hasiko dira. Partiduak gogorak izatea espero da, lehiatuak izatea. Antolatzaileek frontoira gerturatzea eta bi partida bizi hauetaz gozatzera animatu nahi zaituztete.