Xaltxerek deitu zuten elkarretaratzea. Azaroaren 25ean plazara atera ziren indarkeria matxista salatzeko; hiru egun beranduago, astelehenarekin, berriz ere plaza hartu zuten, herriko haur bati egindako ustezko bortxaketa salatzeko.
Jende asko bildu zen plazan. Herritar askok egin zuten bat salaketarekin.