Herriko gizon batek adin txikiko haur bat abusatu duenaren salaketa jaso zuen Ertzaintzak, eta, Ertzaintzako prentsa bulegotik esan dutenez, ikerketa zabaldu dute. Atzo, akusatuarekin batera, etxea miatzen aritu ziren froga bila; eta, oraingoz, ikerketak zabalik jarraitzen duela jakinarazi dute. Ez dute atxiloketarik konfirmatu.