Elkarretaratzea deitu du Xaltxerak taldeak Orion izandako adingabearen abusu kasua salatzeko

Karkara 2016ko aza. 28a, 12:38

Argazkia: Orioko Xaltxerak

Gaur, azaroaren 28an izango da elkarretaratzea herriko plazan, 20:00etan. 

Pasa den asteburuan ezagutu den abusu kasua salatzeko elkarretaratzea deitu du Orioko Xaltxerak taldeak. Adin txikiko haur bat abusatzeagatik herriko bizilagun bat atxilotu zuen ertzaintzak azaroaren 24an, ostegunean. Horren aurrean, gaur, azaroaren 28an, herriko plazan elkarretaratzea egingo dute 20:00etan. Hau da Xaltxerak taldeak zabaldu duen mezua:

NAHIKOA DA! Abusu egoera guztiak higuingarriak eta salatu beharrekoak iruditzen zaizkigu, gainera adinez txikikoez ari garenean sentitzen dugun nazka eta mina OIHUKATU behar dugu. Lehengo astean iritsi zaigun berri beldurgarriak zur eta lur utzi gaitu eta, GAUR, azaroaren 28an, 20:00etan, gertaera hau salatzera animatze zaituztegu, herriko plazara! AZALDU! Xaltxerak.

Atxilotua kartzelan da dagoeneko

Ertzaintzaren prentsa bulegoak jakinarazi duenez, akusatua kartzelan dago epailearen aginduz. Ostegunean, azaroaren 24an atxilotu zuten eta larunbatean, hilaren 26an, eraman zuten kartzelara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide