Azkenekoz 2010ean lortu zuten Caixabank Koroa bermeotarrek. Aurten, bosgarrenez lortu dute San Miguel Ligako garaikurra, 2004ean, 2007an eta 2008an ere irabazi baitzuten. 216 puntu, bederatzi estropada eta zortzi bandera irabazita lortu dute aurtengo koroa Bermeon gelditzea.
Asteburuko lehen estropada erabakiorra etxean jokatu zuten, gainera. 21:06:92 denborarekin etxeko estropada irabazi zuten bermeotarrek eta hiru puntuko aldea lortu zuten. Hondarribiari urrundu egin zitzaion koroa. Azken jardunaldian, igandekoan, berriz ere Bou Bizkaiako mutilek irabazi zuen estropada, eta, ondorioz, berak irabazi zuten San Miguel Liga.
Endika Perez, patroi onena
San Juan Ibedrolako Endika Perez patroia izendatu dute patroi onena. Caixabank sariaren mailot zuria berreskuratu du Perezek.
Orio, bosgarren
Larunbatean lehen txandako azkarrena izatea lortu zuten oriotarrek. 21:32:88 denboran gelditu zuten kronometroa oriotarrek eta sailkapenean bosgarren egitea lortu zuten. Igandean, ordea, Cabok irabazi zuen bigarren txanda. Ziabogara Orioren aurretik iritsi ziren galiziarrak, baina, ondoren, Oriok aurrea hartu zien eta beste bi ziabogetara lehenago iritsi ziren. Oriori hiru segundoko zigorra jarri zaioten eta hasi bezala bukatu zen estropada. Cabo izan zen sailkapenean lehendabizikoa eta Orio bigarrena.