Aizperrok ez du entrenatzaile lanetan jarraituko Orio AEn

Karkara 2016ko ira. 16a, 08:48

Denboraldiaren balorazioa egiteko bildu ondoren, erabaki hori adostu dute Orio AEko zuendaritzak eta Olaskoagak

Aizperrok ez du Orioko entrenatzaile izaten jarraituko, hori jakinarazi du Orio AEk. Elkarteko zuzendaritza eta Olaskoaga denboraldiaren balorazioa egiteko bildu dira eta entrenatzaileak ez jarraitzea adostu dute bi aldeek.

Espero zituzten emaitzak lortu ez izana da, Orio AEk esan duenez, Aizperrok ez jarraitzearen arrazoi nagusia. Arraunlari gazteekin egindako lana egoki baloratzen du Arraunketa Elkarteak, baina lehenengo postuetatik gertuago egotea espero zutela azpimarratzen dute.

Orio AEk eskerrak ematen dizkio Joxean Olaskoagari egindako lanagatik eta izandako jarreragatik. Denboraldi berria buru-belarri prestatzen ari direla eta laster albiste gehiago izango direla adierazi dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide