Alberto Etxartek eta Olaia Martinezek Munduko Beteranoen Txapelketan parte hartu dute, 36 eta 43 urte baitituzte, hurrenez hurren. C mailan aritu dira, skull bikoitzean. 52 partaidetatik bosgarren postuan gelditu dira.
Mundu guztiko elkarteek hartu dute parte txapelketan. Guztira 47 federaziok eta 2.717 ontzik. Arraunlariak ere milaka izan dira, 27 urtetatik hasi eta 85 urtera arte.