Irailaren 23tik 29ra, ostiraletik ostegunera, hainbat ikastaro eta tailer izango dira Orioko haurreskolan. Lau dira martxan jarriko diren ikastaroak:
- Gorputz mugimendua
- Norberekiko jarrera ulerkor eta maitagarria, autoenpatia
- Kontaktua eta mugimendua familian–guraso eta haurrak elkarrekin–
- Haurren autoestimua nola indartu
Lau ikastaro horiez gain, guraso eskola ere abian jarriko da. Guztiak Orioko haurreskolan izango dira eta Madrilgo Daniel Charquero eta Nerea Mendizabalek bideratuko dituzte. Informazio gehiago nahi duenak info@hartueman.com helbidera idatzi dezake edo 655704178 telefonora deitu.