Kontxako bigarren igandean sailkapenean taldeen dantzak ikusi ahal izan genituen. Emakumezkoetan estropada Hibaikak irabazi arren bandera San Juanek eraman zuen eta Orio hirugarren postuan sailkatu zen. Gizonezkoetan Oriok aurreko asteko arantza kendu eta estropadan hirugarren egin eta gero, sailkapen orokorrean laugarren gelditu zen.