Pasa den astean Orioko estropadak izan ziren eta Orioko Kanpina banderak izan ziren jokoan, TKE ligan eta emakumezkoen ligan. Euskotren Ligako lehen sailkapen estropada eta San Miguel Ligako laugarren jardunaldiak ere jokatu ziren.
Larunbat honetan Emakumezkoen Traineru Ligako estropada jokatuko da. Neskak, beste behin, etxean lehiatuko dira. 12:00etan hasiko da estropada, Oria ibaian.
Asteburu honetan KAE 1 ligakoen txanda era izango da. 13:00etan, nesken atzetik, Bixigu Eguna Bandera izango dute jokoan mutilek.
San Miguel eta Euskotren ligak ere bai
San Miguel eta Euskotren ligetako traineruek bi jardunaldi jokatuko dira asteburuan.