Ekainaren 19an GuraSOS ekimenak Donostian antolatu zuen martxan gipuzkoar mordoa bildu zen, tartean oriotarrak eta aiarrak. Aian dagoeneko talde bat bildu da errausgailuaren eraginak kezkatuta, herrian gaiaren inguruko jakintza zabaltzeko asmotan.
Orion ere hasi dira lanean. Gaur aurkeztuko dute GuraSOS ekimena jendaurrean. Salatxo abesbatzan izango da, 19:00etan. Errausgailua egiteak dakartzan ondorioak oriotarrei azaldu nahi dizkiete eta proiektua alde batera uztea eskatzen dute.