Arrauna: 2016-2017

Gipuzkoako Traineru Txapelketan Orioko bi ontzi izango dira

Karkara 2016ko uzt. 5a, 08:48

Arratsaldeko 18:30ean, Zumaian, Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko da. Orioko bi ontzi arituko dira, bata emakumezkoetan eta bestea gizonezkoetan.

Asteburuan etxean izango da estropada, baina, hori baino lehen, bihar, bizilagunen etxean jokatuko da estropada. Gipuzkoako gizonezkoen eta emakumezkoen Traineru Txapelketa jokatuko da, asteazkenean, 18:30ean.

Atzo amaitu zen estropadarako izen ematea eta Orioko bi taldek hartuko dute parte, emakumezkoen ontziak eta gizonezkoenak. Emakumezkoetan bi txanda izango dira eta oriotarrek bigarrengoan hartuko dute parte, Getaria-Zarautz, Hibaika eta San Juan taldeekin batera. Kaleen zozketa egunean bertan egingo da.

Gizonezkoetan hiru txanda izango dira eta oriotarrek hirugarrenean hartuko dute parte, San Pedro, San Juan eta Hondarribiarekin batera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide