Asteburuan, bi egunetan izan dira estropadak, larunbatean eta igandean. Larunbatean, neskek, Bilboko bandera zuten jokoan eta TKE ligako mutilek Astillerokoa. Emakumeek hirugarren egin zuten, San Juan eta Hibaikaren atzetik.
Ziabogara parean iritsi ziren ontziak, bi segundoko aldearekin besterik ez. San Juan lehendabizi, 5:17 denboran; Hibaika gero, 5:18n geldituta kronometroa; eta, hirugarren Orio, 5:19 denboran sartuta ziabogara. Bigarren eta azken luzeari ekiten 5:25 segundotan hasi ziren oriotarrak eta hor galdu zuten amaierara arte iraungo zien denbora, zortzi segundo ingurukoa. Ezin izan zuten aldea txikitu eta estropada 8 segundoko tartearekin bukatu zuten. Oriok 10:35:02 denbora egin zuen.
Astilleron izan zuten estropada TKE ligako mutilek. Oriok lehen txandan egin zuen arraun eta 19:29:02 denbora markatu zuen, ordura arteko azkarrena izan zen. Gerora hiru ontzik hartu zieten aurrea oriotarrei, Hondarribiak, Urdaibaik eta Kaikuk. 19:12:68 denboran egin zuen ibilbidea Hondarribiak eta 16:34 segundo gehiago behar izan zituen Oriok.