Sanpedroak 2016

Doinurik onenak Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejetarenak

Karkara 2016ko eka. 30a, 14:44

Trikitixa txapelketa irabazi zuten Andoni Oruesagastik eta Uxue Kerejetarenak 50,25 punturekin. 

San Pedro Egunean, arratsaldeko 17:00etan, trikitixa txapelketa izan zen Orioko herriko plazan. Jende ugari bildu zen ikustera, eserleku guztiak bete ziren. Txapelketako irabazleak, 50,25 punturekin, Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejetarena izan ziren.

Sailkapena

1. Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejetarena - 50,25
2. Eider eta Lierni Tolosa - 48,5
3. Aitor Uzkundun eta Nahikari Urdaileta - 45

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide