Joxe Anjel Zaldua alkateak Jon Agirresarobek egindako bertsoa kantatu zien neskei, eta, jarraian, Lukene Lizaso arraunlariak hartu zuen hitza. Eskerrak eman zizkien bertaratutakoei eta aurten udaletxeko balkoira gehiagotan igotzeko desioa azaldu zuen. Harribil dantza taldekoak, Salatxo abesbatzakoak eta Danbolin musika eskolakoak ere hartu zuten parte txupinazoan.