Sanpedroak 2016

San Pedro Txapelketak baditu irabazleak

Karkara 2016ko eka. 29a, 07:33

Atzo arratsaldean jokatu ziren sanpedroetako pilota finalak. Benjaminak izan ziren parte hartzaile gazteenak eta Ortzaika-Orio desafioko pilotariak zaharrenak. Giro ona sortu zen, jende dezente bildu baitzen Orioko frontoian.

Hauek izan ziren atzoko finaletako irabazleak:

Benjamin neskak
Maren Tapia eta Marene Agirre 14 - 16 Intza Beldarrain eta Irati Frias

Benjamin mutilak
Martin Iriondo eta Unax Arozena 9 - 16 Unai Otamendi eta Manex Arruti

Kimu neskak
Naia Orzaiz eta Arantza Igartua 14 - 16 Josune Fraile eta Nagore Iturralde

Kimu mutilak
Julen Rekalde eta Nikola Rekaldea 16 - 4 Enaitz Oliden eta Eneko Gaztañaga

Infantil-kadete mutilak
Joseba Aranburu eta Andoni Curiel 18 - 14 Gorka Amas eta Gorka Solaberrieta

Ortzaika-Orio desafioa
Joseba Aranburu eta Gorka Etxeberria 18 - 16 Joxe Mari Errasti eta Aratz Oliden

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide