Sanpedroak 2016

Asteartean hasiko dira Sanpedroak

Karkara 2016ko eka. 27a, 13:26

Bihar, asteartearekin, ekainaren 27an, hasiko dira Orioko sanpedroak. Bost eguneko festa izango da, igandera arte luzatuko dena. 

Ekainak 28, asteartea: San Pedro bezpera

Areto futboleko txapelketa izango da egun osoz Karela kiroldegian.

17:00 Haurren esku pilota finalak pilotalekuan.

18:00 'Trostan' antzerkia zimitorioan, Oihulari Klown taldearen eskutik.

19:00 Pello eta Nikolasa erraldoiak kultur etxetik aterako dira kalejiran txistulariekin batera.

20:00 Txupinazoa Herriko Plazan. Parte-hartzaileak: Danbolin banda, Harribil dantza taldea eta Salatxo abesbatza. Etxafuegoa iaz Kontxan sartu ziren Arraun Elkarteko neskek botako dute.

23:00 Siroka musika taldearen kontzertua Herriko Plazan eta, ondoren, Iratzar taldea.

Ekainak 29, asteazkena: San Pedro eguna

10:30-13:00 Jubilatuen hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan.

11:30 Umeentzako tailer, puzgarri eta jolasak goizez herriko pilotalekuan.

12:00 Meza, Salatxo abesbatzarekin.

13:00 Salatxo abesbatzaren emanaldia kalez kale.

17:00 Trikitixa txapelketa Herriko Plazan.

18:30 Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran Talaimendi txarangaren laguntzarekin.

19:30 Sokadantza Herriko Plazan.

23:00 Obaneuke musika taldearen kontzertua Herriko Plazan.

Ekainak 30, osteguna: San Pedro bigarrena

11:00 Umeentzako tailer eta jolasak goizez frontoian.

12:00 Heriotzarik gabeko arrantza moilan eta Orioko itsas faunaren erakusketa Herriko Plazan, Muskuilu-harria elkartearen eskutik.

12:00 Egunsentia otxotea kantuz kalez kale.

14:00 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria Galerna tabernan.

17:00 'Plaza bete poz' haur berbena Herriko Plazan.

18:30 Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira txistulariekin batera.

19:00 LGTB fantasia lehiaketako irabazleen sari-banaketa gaztetxean

Uztailak 2, larunbata

12:00 Hanburgesa pintxoak sagardoarekin Herriko Plazan.

12:00 Talaimendi txaranga kalez kale.

14:00 Herri-bazkaria gaztetxean (txartelak 5 eurotan salgai Kolon Txiki, Gabon eta Hatoz tabernetan; txartela erosteko azken eguna: ekainak 29)

Ondoren, uretako eta lurreko jolasak gaztetxe inguruan.

17:00 Helduen pala txapelketaren finala pilotalekuan.

18:30 Blue Beans taldearen kontzertua gaztetxean.

19:30 Igandea txaranga kalez kale arituko da Salatxo tabernatik abiatuta.

23:00 Enkore taldearen kontzertua Herriko Plazan.

01:00 Iker Gurrutxaga DJ lanetan.

Uztailak 3, igandea

13:00 Orioko 1. Txakolin Eguna Herriko Plazan Arraunketa Elkartearen eskutik, eta Oria txaranga kalez kale.
 
 
Festa programa Karkarako azken zenbakiarekin batera kaleratu dugu, ohi den moduan. Dena den, baten batek digitalean izan nahi badu, sarean ere jarri dugu festa programa:
 
 
 
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide