Urtean zehar isilpean, burubelarri jardun ondoren, halako egun batean, herria kartelez josi eta emanalditxoren bat edo bestera gonbidatzen gaitu Harribilek. Horietako bat izan da Korrontzi eta Oinkarirekin egin duten kolaborazioa.
Egia esan, emanaldira joan aurretik, heuren ahotatik entzunda nuen urduri zeudela herritarren aurrean emango zuten kalitatea ez zelako Oinkarirenarekin alderatzeko modukoa. Izanere Oinkari kalitate handiko dantzariez osaturiko konpainia da. Baina, benetan diotsuet Harribil, aisialdia betetzeko, dantzak elkartzen dituen herritar xume batzuk izateko, oholtza gaineraino igo eta txapela kentzeko moduko emanaldia eskeini zeniguten! Benetan harro sentitu nintzen nire taldekide ohiak eta herritarrak halako grina eta kalitatearekin dantzan ikusteaz!
Elkarlana borobil irten zen, emanaldi ezberdin bat aurkeztu ahal izan zeniguten, non zuzeneko musika eta dantzak bat egiten zuten sekulako harmonian!
Ez zait zorion bero bat ematea besterik geratzen! Bejondeizuela!