Arrauna: 2016-2017

Bateleren itzalean

Karkara 2016ko eka. 20a, 08:46

Gipuzkoako Liga hasi dute emakumezkoek igande arratsaldean Hondarribian. San Juango taldeak irabazi du eta Orio bigarren sailkatu da, sei segundora. 

Gipuzkoako emakumezkoen VII. Traineru Liga hasi da asteburuan. Hondarribian izan da ligako lehen estropada, igande arratsaldean, 17:00etan. Bederatzi taldek hartu dute parte: San Juanek, Oriok, Hibaikak, Getaria-Zarautzek, Donostiak, Deustok, Hernanik, Hondarribiak eta Colindresek. 

Bederatzi ontzi horietatik bizkorrena iazko irabazlea izan da, San Juan. Batelerak lehen ziabogatik helmugaraino estropada buruan izan dira. Lehen ziabogan 5:20:00 denbora egin dute. Oriotarrak hirugarren postuan izan dira lehen ziaboga horretan, Hibaikak 5:22 eta Oriok 5:24 denborak gelditu baitu kronometroa. 

Bigarren ziabogan aurrea hartu diete oriotarrek Hibaikari eta baleteren itzalean jarri dira. Bigarren ziabogan 5:53:80 denbora egin du azkarrenak, San Juanek. Oriok 05:56:43ko denbora egin du eta Hibaikak 06:00:76ko denbora egin du. 

Hirugarren eta azken luzean hartutako tartea murriztu arren, Oriok bigarren postuari eustea lortu du. San Juanek 11:13:80ko denbora egin du, Oriok 11:20:43ko denbora eta Hibaikak 11:22:76koa. 

Sailkapena

1. San Juan 11:13:80
2. Orio 11:20:43
3. Hibaika 11:22:76
4. Getaria-Zarautz 11:43:84
5. Donostiarra 11:44:65
6. Deusto 11:53:00
7. Hernani 12:03:38
8. Hondarribia 12:30:44
9. Colindres 12:41:93

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide