Arrauna: 2016-2017

Ligaren hasiera herrena

Karkara 2016ko eka. 20a, 07:09

Sevillan hasi da San Miguel Liga eta oriotarrek bederatzigarren egin dute. Hondarribiak irabazi dute ligako lehen estropada. 

Igande eguerdian ekin zitzaion San Miguel Ligari, 12:00etan. Lau ontziko hiru taldetan sailkatu ziren eta oriotarrak azken txandan egin zuten arraun, Hondarribia, Urdaibai eta Kaikurekin batera. Lehen txandan aritu da Astillero eta berak markatutako denbora izan da erreferentziazkoa amaierara arte.

Haizerik ez zen lehen txanda horretan. Ondorengo bi txandetan bost-zorti inguruko haizea zegoen, baina bi ontziek besterik ez dute lortu Astilleroren denbora hobetzea. Bigarren ziabogara arte talde guztien artean denborarik azkarrena egin du Astillerok, baina azken luzean aurrea hartu diete Urdaibaik eta Hondarribiak. 

Irabazlea Hondarribia izan da, 19:22:86 denborarekin. Urdaibaik egin du bigarren 19:26: 80 denborarekin, irabazlearengandik ia lau segundora. Astillero izan da hirugarren, kasik zazpi segundora. Oriotarrek bederatzigarren egin dute, Hondarribiatik hamasei segundora.

Sailkapena

1. Hondarribia 19:22:86
2. Urdaibai 19:26:80
3. Astillero 19:29:58
4. Kaiku 19:30:26
5. San Juan Ibedrola 19:34:68
6. Zierbena 19:36:52
7. Tiran 19:37:44
8. Cabo 19:39:10
9. Orio 19:39:40
10. Portugalete 19:48:74
11. Sanpedrotarra 19:52:71
12. Zumaia: 19:58:52

Datorren astean Astilleron izango da estropada, uztailaren 2an. Asteburu honetan atsedenaldia izango dute, beraz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide