Mintzalagunen ikasturte amaierako festa

Karkara 2016ko eka. 13a, 07:53

Ikasturte honetako Mintzalagun programari bukaera emateko Iñaki Carreterok kontakizuna eskainiko du ekainaren 16an. Udako Mintzalagun programan izena emateko azken eguna da gaurkoa.

Ekainaren 16an bukatu da Mintzalagun programa. Ikasturte bukaerako ekitaldia egingo dute kultur etxean. Iñaki Carretero ipuin kontalariak gaiarekin lotutako kontakizuna egingo du. Euskaldun gazte baten istorioak izeneko ipuina kontatuko du. 

Udan ere Mintzalagun programa

Ikasturtean ikasitakoa udan praktikatu nahi duten ikasleek, hortaz, aukera izango dute aurten udan ere euskararekin eta euskal giroarekin harremanetan jarraitzeko, Mintzalagun programari esker. Programan izena emateko azken eguna da gaurkoa, ekainaren 13a. Izena emateko Urola Kostako AEK euskaltegietara jo dezakezue. Orioko Kosta tailerrean dago, Zarauzkoa Udal Euskaltegian. Telefonoz ere eman daiteke izena, 625 485 215 telefonora deituta; eta, baita emailez ere, urolakosta@aek.eus helbidera idatzita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide