Emakume saregileei bertsoak
Mila bederatzirehun
ta lehenengo urtian,
nahiz ez ditugun hartu
aintzat gaur artian,
emazte eta amak
ez lanan faltian
gizonezkok arrantzan
ziren bitartian
Bost ume egindako
hamaika emazte,
aita ikusi gabe
igual lau-bost aste,
etxean zeukatenak
zeregin hainbeste
moilara joaten ziren
deitu bezain laiste.
Pisuz ez ziren mila
ta berrehun arrua,
hala ere nola ez
xamurtu barrua,
aitortzea ez denez
ekintza harrua
har dezatela gure
txaloen orrua.
Hau horrela ez bada
herriari galde,
zenbat lan egin zuten
goiz ta arratsalde
bale haren arrantzak
zituen bi alde
eta gu gaude biei
kantatzean alde.
Rosi Lazkano