Balea Elkarteak danborrada antolatu du maiatzaren 13an, ostiralean. Gaueko 23:30ean irtengo dira elkartetik eta plazarantz joango dira Talaimendi txarangaren laguntzarekin. Gauerdian, txupinazoa botako dute Udaletxetik eta, horrela, hasiera emango zaio Balearen Egunari.