Arrauna 2015

A ontziak irabazi egin zuen 3. jardunaldia

Karkara 2016ko mai. 10a, 10:35

Orio A ontziak Gipuzkoako Trainerilla Ligako hirugarren jardunaldia irabazi egin zuen. B ontziak bosgarren egin zuen kopan eta emakumezkoen ontziak laugarren.

Asteburuan trainerilletako bi estropada jokatu behar ziren, baina, haize zakarragatik, igandeko estropada bertan behera gelditu zen. Getariako jardunaldia ez zen jokatu.

Larunbatean, Orion jokatu zen Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako hirugarren jardunaldia. Orio Arraunketa Elkarteak hiru ontzi aurkeztu zituen, bi gizonezkoetan eta bat emakumezkoetan. Gizonezkoetako B taldeak, kopako lehian bosgarren egin zuen. 

A taldeak, Ligan, irabazi egin zuen. Hondarribiari hamaika zentesimako aldea atera zieten oriotarrek. 13:33:96 denbora behar izan zuten oriotarrek ibilbidea egiteko. Hondarribitarrek 13:34:07 denborarekin bigarren egin zuten eta 13:34:78 denborarekin San Juaneko mutilek egin zuten hirugarren.

Nesketan, oriotarrek laugarren egin zuten. San juandarrek irabazi zuten estropada, 15:33:78 denborarekin. Atzetik Hibaikako bi ontziak sailkatu ziren, B eta A ontziak. Oriotarrak hamasei segundora sailkatu ziren, laugarren.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide