Apirilaren 22an bukatuko da Balearen Egunaren hariran antolatutako Marrazki Lehiaketara lanak aurkezteko epea. Orioko udaletxean aurkeztu beharko dira lanak. Marrazkietarako gaia balea da.
Hiru kategoria izango ditu lehiaketak. 4-6 urte bitarteko maila izango da bat, 7-9 urte bitartekoa bestea eta 10-12 urte bitartekoa azkena. Hortaz, 4 utetik 12 urtera bitarteko ikasleek hartu dezakete parte.
Parte hartzeko derrigorrezkoa izango da oriotarra izatea edo Orion bizitzea. Marrazki bakarra aurkeztu ahal izango du pertsona bakoitzak, DIN A4 neurrian, hau da, ohiko neurrian. Marrazkiaren atzean egilearen izen-abizenak, adina eta telefonoa jarri beharko dira.
Epaimahaiak kategoria bakoitzeko irabazle bat izendatuko du. Epaileak udaleko alderdietak zinegotziak eta bi teknikari izango dira. Eta, saria, Donostiako Aquariuma familian bisitatzeko sarrerak izango da.