Hasi da kinto afarien sasoia

Karkara 2016ko api. 7a, 09:25

Hainbat kinto afari eta bazkari egingo dira apirilean, tartean 76an eta 69an jaiotakoenak. Izen emateak zabalik daude dagoeneko.

Urtero egiten dira kinto afariak Orion. Ohitura handia dago. Eta aurten ere hasi dira lehen kinto afariak antolatzen. 

1969an jaiotakoek apirilaren 9an egingo dute kinto eguna. 13:00etan elkartuko dira bazkarirako izena eman dutenak Kolon Txikin. Izen ematea Gabon eta Arkaitz tabernetan ari dira egiten. 

1976an jaiotakoen bazkaria aste bete beranduago izango da, apirilaren 16an. San Martin jatetxean bazkalduko dute eta bazkarirako izena Goxoki eta Gabon tabernan eman beharko da. 

1091n jaiotakoek apirilaren 30ean egingo dute kinto bazkaria, Bergaran.

1975ean jaiotakoek beranduago egingo dute bazkaria, maitzaren 7an. Boga-Boga jatetxean izango da festa eta izena Arkaitz tabernan eman behar izango da apirilaren 30a baino lehen.

Bidali argazkiak Karkarara

Iaz kinto bazkarien argazki bilduma kaleratu genuen aldizkarian. Aurten ere berdina egiteko asmoa daukagu, hortaz, asko eskertuko genuke bazkarietako argazkiak karkara@karkara.com helbidera bidaliko edo erredakziora ekarriko bazenituzte. Guztion artean argazki sorta polita argitaratu dezakegu, beraz, animatu eta bidali zuen kintoetako argazkiak!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide