Emakumeen Nazioarteko Eguna

Emakumeak plazara atera dituzte, hormairudietan

Karkara

Argazkia: Urola Kostako Hitza

Zaragueta Herri Eskolako ikasleak Orioko plazan ekitaldia egin dute goizean, 10:15ean inguruan. Orioko emakumeak omendu nahi izan dituzte, hainbat hormairudi jarrita.

Irudietan herriko hainbat emakume ezagun jarri dituzte: Rosi Lazkano, Dibina, Herrio Natur Taldea, postalariak, arraindegiko langileak eta Idoia Etxeberria, besteak beste. Beren irudiaz gain, bakoitzari eskainitako bertso banarekin osatu dute kartela eta herriko plazako kioskoan zintzilikatu dituzte.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide