Abenduan hasi ziren Balearen Eguna antolatzen. Lehen bilera hartan hasi ziren martxan jartzen herri antzerkia eta beste hainbat ekimen, baina oraindik asko dago ekiteke. Eta guztia antolatzeko eta lotzeko bilera deialdia egin du Udalak astelehenerako, otsailaren 29rako. 19:00etan izango da bilera, kultur etxean.
Egitaraua osatzen joatea da bigarren bilera honen helburua. Herritarrak bilerara joatea animatu nahi ditu Udalak, festa guztion artean antolatzeko.
Bestalde, antzerkirako izen ematea ere zabalik dagoela gogorarazi nahi izan dute. Entseguekin martxoan hasiko dira.