Euskarak 365 egun

Futbola, euskaraz egiteko aitzakia

Karkara 2015ko abe. 10a, 16:10

Euskararen Egunean, abenduaren 3an, Zestoako AEKk areto futboleko txapelketa antolatu zuen. Orioko Euskaltegitik lagun talde bat animatu zen eta ederki pasa zuten. Futbolean jokatzeko aitzakiarekin euskaraz hitz egiteko aukera izan zuten.

Hamabost minutuko partidak jokatu zituzten. Partida laburrak eta biziak. Oriotarrek ez zuten txapelketan aurrera egin, baina ederki pasa zutela aitortu digute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide