Xake Txapelketa jokatu zen sanikolasetan, abenduaren 7an, astelehenarekin. Hauek dira emaitzak:
Infantil mailan –12-13 urte–
Irabazlea: Ivan Gomez, Beraun Bera xake kluba. Errenteriakoa.
Bigarrena: Julen Bengoetxea, Zarautzeko xake kluba. Zarauztarra.
Kimu mailan –10-11 urte–
Irabazlea: Aimar Alvarez, Villabonako xake kluba. Tolosarra.
Bigarrena: Iñaki Alcibar, Zarautzeko xake kluba. Zarauztarra.
Benjamin mailan –9 urte arte–
Irabazlea: Aitor Alcibar, Zarautzeko xake kluba. Zarauztarra.
Bigarrena: Manex Guenetxea, Orioko ikastolatik. Oriotarra.
Guztira, 35 parte hartzaile egon ziren maila guztiak batuta.
Harribilek antolatutako Dantzari Txikien Txapelketan giro ederra izan da. Txapela Saioa Larrañagak eta Julen Murgiondok osatutako bikoteak irabazi du.