Euskarak 365 egun

Marta Camps: "Mintzapraktika egiteak lagundu egin gaitu”

Karkara 2015ko abe. 3a, 17:01

Euskal Herrira ikastera etorri eta bizitzen gelditu da Marta Camps. Hemen bizitzeko eta lan egiteko euskara jakitea ezinbestekoa iruditzen zaio kataluniarrari. 

Nolatan etorri zinen Kataluniatik Oriora?

Seneka programaren bitartez gradua amaitzera etorri nintzen, bikotekidearekin. Hasieran Zumaiara joan ginen eta han bizi ginen bi urtez. Pisuz aldatzea erabaki genuenean Oriora etorri ginen.

Eta zer moduz moldatzen zarete  Orion?

Ondo. Akaso migrazio gehiago dagoelako eta ohituta zaudetelako atzerritarrekin harremana izaten, baina Zumaian baino lotura gehiago egin ditugu Orion.Mintzalagun taldea batean hasi ginen eta horrek ere lagundu egin gaitu.

Euskara jakitea lagungarria da harremanak egiteko?

Bai, errazten du.

Mintzapraktikak baino lehen euskaltegira joan zinen?

Bai. Bi urte Zumaiako AEKn ibili nintzen. Gero Donostiara joan nintzen; eta, azken txanpa egiteko, Maizpideko barnetegira joan nintzen. Bi hilabete egin nituen han. Denbora tarte txikian ikasi duzu.

Erraza egin zaizu?

Zaila da, baina ahaleginduz gero guztia lortzen da.

Euskal Herrira etorrita euskara ikastea ezinbestekoa al da?

Katalana naizenez, akaso, kontzientzia hori badut. Baina, erritmo honekin ikastearen arrazoia irakaslea izateko euskara derrigorrezkoa dela da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide