Arratsaldeko 17:00ak inguruan josi dute azokako mahaia liburuekin. Guztiak euskal liburuak. Euskaraz idatziak. Batzuk etxeko txikienentzat, beste batzuk gaztetxoentzat, baina baita helduentzat ere. Eskaintza zabala dago Euskarazko Liburuen V. Truke Azokan.
Aurten ere, euskarazko irakurketa sustatzeko eta liburuen berrerabilpena bultzatzeko asmoz antolatu dute truke azoka. 18:00ak bitarte egongo dira kultur etxearen aurrean liburuak trukatzeko.