Euskarak 365 egun

Awais Hussain: "Bezeroek lehen hitza gaztelaniaz egiten dute”

Karkara 2015ko abe. 3a, 16:54

Orion hezi eta hazi da Hussain. Gaztea da eta zortzi urte daramatza Orion, nahiz eta Pakistanera joan etorriak egin behar izan dituen. Gustura dago, eta gustura sentitze horretan euskara jakiteak eragin handia duela aitortu du.

Noiz etorri zineten hona?

2008an etorri ginen. Paperekin zortzi urte daramatzagu, baina zortzi horietatik hiru pasa ditugu Orion, beste bostak Pakistanen. Ikastolan duela hiru urte hasi nintzen.

Euskara ikastolan ikasi duzu?

Euskara ez da horren zaila, baina hasieran pittin bat kostatzen zitzaidan. Dena den, sei- zazpi hilabetetan komunikatzeko gai nintzen. Erraz ikasi nuen. Lagunekin-eta euskaraz hitz egiten dut.

Euskara jakiteak lagunak egiten lagundu al dizu?

Orio ia erdia ezagutzen dut, dagoeneko. Ikastolako lehen egunean, euskara ez nekienez, ixil-ixilik egon nintzen. Baina lagunek euskara erakutsi zidaten eta horrek asko lagundu dit lagunak egiterako garaian.

Orain gutxi, familiko negozioa ireki duzue herrian. Harrera eta eskaintza euskaraz egitea beharrezkoa ikusten duzu?

Garrantzitsua da oso. Erostera etortzen diren askok lehen hitza gaztelaniaz egiten dute. Bat-batean, guk euskaraz erantzutean, harrituta gelditutzen dira. Oso ondo hitz egiten dudala diote...

Eta horrela da, bai.

Oraindik gutxi dakit, baina joango naiz gehiago ikasten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide