Donostiako Easo abesbatzaren kontzertua izango da gaur, ostiralarekin, 20:00etan hasita. Aurtengo San Nikolas jaietako programaren lehen ekitaldia izango da hori. Historia luzeko abesbatza da Easokoa. 1940an sortu zen, gizonezkoek osatzen dute eta oso ezaguna da, bai Euskal Herrian, bai kanpoan.
Sari asko lortutako abesbatza da, bereziki nazioarteko lehiaketetan. Abesbatza ospetsu ugarirekin kolaborazioak egin dituzte, baita ospe handiko abeslariekin ere. Bestalde, munduko kontzertu areto onenetan ere aritu dira. Eta, gaur, Orioko eliza izango dute eszenatoki.
Orioko kontzertuan abestuko dituzten kantuak
Lehen zatia
- Agur Maria......................................................P. Aldave
- Zatoz Jaungoiko..........................................S. Salaberri
- Tebe Poem..................................................A. Lomakin
- Ave Verum..............................................V. Goikoetxea
- Aita Gurea.....................................................A. Madina
- San Juan Zortzikoa......................................E. Mokoroa
Bigarren zatia
- Donosti.....................................................J. de Olaizola
- Boga Boga........................................................J. Guridi
- Maitia nun zira?..........................................J. Urruñuela
- Nere maitiarentzat......J.M. Iparragirre/ J. Santesteban
- Oi ene bizitzea.................................T. Aragües Bernad
- Ator Ator..........................................................J. Guridi
- Maite eguzki eder.......................................P. Sorozabal
- Euskal Herria...............................................P. Sorozabal
- Azken ereserkia (Chanton Piperri –opera-)....B. Zapirain
Zuzendaria: Xalba Rallo
Organoa/Pianoa: Oscar Candendo