Ibon Huegun Bengoetxeak jarraituko du Orio Arraunketa Elkarteko presidentea izaten. Presidenteordea Jose Ramon Garate Aldaz izango da eta idazkaria Iñaki Arostegi Murgiondo. Bokalak Jose Manuel Agirresarobe Lopetegi, Jesus Mari Aierza Zinkunegi, Lino Mari Karrera Solaberrieta, Joxe Karrera Uranga, Zigor Gazpio Ruifernandez eta Jose Inazio Mujika Rezabal dira. Hortaz, azaroaren 5etik Orio Arraunketa Elkarteko presidentea eta gida-batordeko ordezkari ofizialak izandatuta gelditzen dira.
Hautaketara aurkeztu zen hautagai-zerrenda bakarra izan zen. Eta, estatutoak agintzen dituen baldintza guztiak betetzen zituztenez, ondorengo lau urterako gidaritza beregan gelditu da. Azkenekoz izandako taldearen ia berbera da, jarraipena eman nahi baitie azken lau urteetako lanari.