Arrauna 2015

Banderak bai, nahi adina ez

Karkara 2015ko ira. 25a, 10:12

Duela lau urte itzuli zen ohiko tokira, lehen mailara. Geroztik udaletxeko balkoira igo nahi izan dute,  banderak irabaztea izan baitute lau urtetan helburu. Aurten, bi bandera lortu dituzte: Donostiakoa eta Meirakoa.

Helburua irabaztea da. Oriok irabazteko beharra dauka, azaldu du Igor Makazaga entrenatzaileak. Behin mailaz igota, Orioren helburua ez zen kategoriari eustea, baizik eta onenen artean onena izatera iristea. Geroztik lau pasa dira, eta, lau urteren buruan Oriok ez du koroarik ez eta Kontxako banderarik lortu.

Denboraldi honetan bi bandera lortu dituzte oriotarrek. Batzuentzat ez da txapela kentzeko modukoa; beste batzuentzat, ordea, bandera kopuruak ez du zehazten Ligan emandako maila. Dena den, Itziarko lehengusuek ere argi utzi dute Orio banderaren aldeko lehian ibiliko dela Oriok estropada txarra egin arren ere.

Ibon Huegun, esaterako, Kontxara ilusio handiarekin iritsi zen, nola neskekin, hala mutilekin; eta ilusioa denboraldian zehar egindako lan txukunak piztu zion. Neskak demostratu dute Euskotren Ligan oso ondo jardun direla, San Juan eta Zumaia jada hain urrun ez daudela, azaldu du Huegunek; eta, mutilen inguruan ondorengoa esan zuen: udaran nahiko erregular ibili gara Ligan.

Neguan sentsazio onak

Motorrak berotzen aritu ziren neguan, udarari begira lanean. Maila ona eman zuten neguan: gauzak ondo egin ditugula uste dugu, zehaztu zuen udara hasieran Josu Indok. Hori erakustea bakarrik falta zaigu orain.

Erregulartasun handiko denboraldia

Ia beti podiumeko postuetan sailkatu dira, denboraldi honetan, Mirotzak.  Herren egin duten estropada batzuetan salbu, gainontzekoetan onenen artean helmugaratu dira. Liga ere podiumeko hirugarren koskan amaitu dute, baita Kontxa ere. Baina, bi alditan ere lortu dute onen artean onenak izatea: Donostian IV. Eusko Label bandera lortu zuten eta  Meiran BandeiraIlla do Samertolameu astindu zuten.

Erregulartasunean maisu izan dira Ama Guadalupekoak. Orbañanosen aginduetara izan diren hondarribitarrek TKE Ligako 13 bandera lortu dituzte. 19 banderatik 13. Inoiz lortu den zenbakirik potoloena lortu du oriotarrak. Entrenatzailea ez da taldeko oriotar bakarra, Asier Puertas arraunean eta Txomin Orbañanos laguntzaile lanetan baitaude.

Tosta lortzea amets

Hemeretzi arraunlari ibili dira traineruan tostan lekua izateko borrokan, Irakoitz patroi zutela. Hemeretzi horietatik hamahiruk lotzen dute estropuarekin arrauna toletean, hamairuk egiten dute arraun. Eta lehen taldean tokia izatea da oriotar ororen ametsa. Andoni Camposek ere aitortu zuen hori: guk –Orioko arraunlariok– hemen jokatu nahi dugu, baina argitu zuen: hemen sartzea oso zaila da.

Amets hori bete duten bederatzi daude, egun, traineruan: Urko Redondo, Josu Ostolaza, Josu Indo, Haritz Etxebeste, Unai Etxeberria, Irakoitz Etxeberria, Iñaki Errasti, Ibon Arruti eta Iñigo Mujika. Azken honek esandakoa: Guk amets berdin-berdina genuen. 18 urte bete, seniorretara igo eta lehen taldeanaritzea, eta zehaztu du: 2008an, hiruk lehen trainerurako saltoa egin genuen. Ametsa bete genuen. Gero, beste amets bat izaten da: traineruan sartu nahia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide