Ez da erraza helburua betetzen ez denean burumakur ez egotea. Zaila da itxaropenarekin jarraitzea. Konplikatua indartsu segitzea. Baina, Munduko Txapelketan izan diren Orio Arraunketa Elkarteko lau arraunlariak indartsu daude atseden egunen ostean berriz ere ibaira itzuli eta lana gogor egiteko. Frantziako Aiguebelette herrian lortu ez dutenak Suitzako Luzernan lortzeko.
Segundo gutxigatik ez dute lortu Riorako txartela. Imanol Garmendia eta Ander Zabalak hamabostgarren postuan amaitu dute eta Jaime de Haz eta Jon Carazok hamaikagarren postuan. Emaitzak ikusita, posible da maiatzaren 22tik 25era Suitzan jokatu den txapelketan Olinpiar Jokoetarako txartela lortzea.