Arrauna 2015

Kontxaren zuzeneko kontakizuna

Karkara

Gaur arratsaldean, ostegunarekin, Kontxarako sailkapen estropadak jokatuko dira. Bai gaur, baita ondorengo bi igandeetan ere, zuzeneko kontakizuna egingo du Karkarak #aupaorio traola erabilita.

Ohi bezala, ETBk estropadak zuzenean emitituko ditu. Euskal telebistako lehen katean ikusi ahal izango duzue Donostiako badian gertatzen dena. Urgull mendiaren magalera joanez gero ere estropadak zuzenean ikusiko dituzue.

Baina, estropaden emaitzez harago, giroaren eta arraunlarien testigantzen zuzeneko kontaketa egingo du Karkarak. Informazio hori guztia webgunean argitaratuko da, baina baita sare sozialetan ere. Horretarako #aupaorio traola erabiliko digu.

Zuek ere traola hori erabiltzera animatu nahi zaituztegu. Arraun Klubeko kide, arraunlari edo arraunzale, guztiok traola horrekin txiokatuz gero Kontxak emandakoa izen horren pean gordeta edukiko baitugu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide