Arrauna 2015

Bederatzigarren amaitu du KAE 1 liga Oriok

Karkara 2015ko abu. 24a, 13:53

Argazkia: Luis Bixki

Getariak irabazi du KAE 1 Liga eta Oriok bederatzigarren postuan amaitu du. Hainbat oriotarrek egiten dute arraun Getariako ontzian eta entrenatzailea ere oriotarra da.

Denboraldi ona egin du Oriok KAE1 ligan. Iaz baina hobea. Igandean amaitu zen liga, Bilboko estropadarekin eta bederatzigarren postuan bukatu du, 58 punturekin. Getariarrak izan dira irabazleak, 147 punturekin. 10 puntuko tartea atera dio Zumaiak Getariari, bigarren sailkatuari.

Bilboko estropadarekin amaitu zen KAE 1 liga. Gertatu zitekeena aurreikusi eta autobusa antolatu zuten getariarrek. Herritik arraunzalez betetako autobusa joan zen Bilbora, eta getariarrek ez zioten zaleei huts egin. Hirugarren KAE liga lortu zuten.

Asko dira Getariako tostan dauden oriotarrak: Andoni Atorrasagasti, Andoni Campos, Jon Gaztañazpi, Mikel Indo, Josu Makazaga eta Agustin Mujika. Gorka Etxeberria ere oriotarra da, Getariako entrenatzailea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide