Arrauna 2015

Hemendik aurrera Kontxari begira

Karkara 2015ko abu. 17a, 13:59

Zarauzko estropada Kontxarako mugarri direla diote. Asteburu honetako emaitzak Donostiako badian islatzen direla. Atzokoa baino emaitza hobeagoa lortzeko burubelarri egingo dute lan oriotarrek.

Ligako estropadarik bereziena, Kontxaren antzekotasun handiena duena jokatu da asteburuan. Bi jardunalditako estropada. Liga bati amaiera eman diona, Euskotren Ligari; eta San Miguel Ligan oraina eta geroa markatzen dituena.

Hankaz gora jarri zen Kontxarekin zuen paparekidetasu lehen jardunalditik. Ohorezko txandako lau arerioak aurrez aurre ikusi ordez, erlojupekoan aritu ziren, txandaka. Oriok ezin izan zuen denbora onena markatu, Hondarribia izan zen nagusitasun osoz estropadako irabazlea.

Igandean ezin izan zion buelta eman Oriok estrooadari. Ohorezko txandan bigarren kaletik atera zen baina Hondarribiak larunbatean erdietsitakoa berrestu zuen.

Ligan sailkatzetik Ligan lehiakor izatera

Asteburuko estropada erabakiorra zen Euskotren Ligako txapelduna izendatzeko. San Juan zegoen lider, baina Zumaia lidertza kentzeko prest zegoen. Bien artean erabakiko zen Ligako txapelduna. Azkenean, gauzak bere horretan gelditu ziren; San Juanek bi estropadak irabazita Euskotren Liga irabazi zuen.

Orioko neskak aurten laugarrenak izatearekin konformatzen ez direla erakutsi zuten. Hibaikaren aurretik eta Zumaiaren atzetik helmugaratu ziren, hirugarren postuan.

Amaitu da Euskotren Liga eta mutilek egin dituzte jada lan erdiak. Orain, bi traineruak, Kontxari begira jarri dira. Donostiako uretan asteburu honetako emaitzak hankaz gora jarri eta bandera astintzeko helburuarekin jarri dira lanean, hain berezia den estropada are bereziago egiteko. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide