Arrauna 2015

Zilarra eta brontzea Euskadiko Traineru Txapelketan

Karkara 2015ko uzt. 23a, 09:41

Argazkia: Joxemari Olasagasti

Bigarren egin zuten neskek eta hirugarren mutilek Lekeitioko uretan

Lekeition, itsaso zabalean jokatu zuten atzo, uztailaren 22an, Euskadiko Traineru Txapelketa Orio AEko ontziek. Haizea zebilen eta itsasoa zakar antzera estropada eremuaren kanpoaldean.

Emakumezkoen 6. Euskadiko Txapelketa zen atzokoa, eta Gipuzkoako lau ordezkariek –Euskotren Ligan aritzen diren traineruek– jokatu zuten. Lehen kaletik irten zen Orio eta Zumaiarengandik oso gertu ibili zen estropada osoan, Hibaika eta San Juan atzean utzita. Bigarren egin zuten neskek, lehenengotik bi segundotara, 11:25,95eko denborarekin.

Urdaibaik irabazi zuen mutilen estropada. Bigarren postuan mantendu zen Orio ia estropada osoan, baina Hondarribiak aurre hartu zion azken momentuan. Hirugarren amaitu zuten estropada, 20:39,56ko denborarekin, bermeotarrengandik lau segundora. Urdaibaik, Hondarribiak, Kaikuk eta Oriok jokatuko dute Espainiako Txapelketa Castron abuztu hasieran.

Hurrengo estropadak, Nojan eta Getxon

Kantabriara joango dira San Miguel eta Euskotren ligatako traineruak datorren larunbatean, uztailaren 25ean. Nojako uretan jokatuko dute TKEko zortzigarren jardunaldia eta Euskotreneko bosgarrena. Igandean Getxoko uretan egingo dute arraun. Zumaian eta Lekeition jokatuko dituzte estropadak KAE1 ligakoek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide