Ohitura den bezala, San Pedro egunean egin zen Orioko VI. Trikitixa Txapleketa. Astelehen arratsaldean plazan bildu ziren trikitilari eta trikitizaleak. Zazpi bikotek parte hartu zuten, gipuzkoarrak denak eta 15 eta 20 urte bitartekoak.
Julen Alonso eta Eneritz Aulestia izan ziren irabazleak, 73,5 punturekin. Bigarren postua Larraitz Etxarte oiartzuarra eta Olatz Leturiaga zarauztarrarentzat izan ziren, 60,25 puntu lortu zituzten. Hirugarren postuan geratu zirenak Alaitz Urdalleta errezildarra eta Alaia Etxabe zestoarra izan ziren, 59 punturekin.