Beste behin, bi zinegotzi lortu dituzue. Helburua beteta?
Bai, baina sentzazio gazi-gozoa dugu. Parte hartzea ia %8a jaitsi da eta hori ez da pozgarria. Oriotarren hirutik bat etxean gelditu da eta 1.438 pertsona herritar asko dira –%33–. Gure lana partaidetzan oinarritua dago, beraz, datuak ezin ditugu ontzat eman.
2011n baino boto gehiago lortu dituzue. Zer balorazio egiten duzue?
Bai, horrek ere zerbait adierazten du nahiz eta jakin bi alderdi haundien tartean egoteak kalte egingo digula beti.
Zergatik uste duzue izan daitekela botoen gorakada?
Orioren alde egin dugun lanagatik izan dela uste dugu. Udaletxean egiten den lana ez da ikusterreza, baina badirudi batzuk ikusi dutela.
Esan zenutenaren arabera, aurtengoan zure burua bozkatuko duzue alkatetzarako, ezta?
Bai, horrela da. Zerrenda bozkatuena errespetatu nahi genuen, zein izango zen jakin aurretik.