Negozio familiarra izan da Loretxu. Amonak hasitako bideari jarraitu zion alabak, eta ondoren, semeak. Hirurek elkarrekin egin dute lan tabernan, hiru jenerazioak batera aritu dira lanean. Ekainean, ordea, itxi egin zen taberna.
Udalak omendu egin nahi izan du Loretxuko familia. Omendu lanean aritu diren hiru jenerazioak. Horregatik, berak izango dira deiadarrean protagonistak izango dira, festei hasiera emango diete. Arratsaldeko 20:00etan izango da hori, herriko plazan.
Deiadarrean parte hartuko dute, baita ere, Danbolineko bandak, Salatxo abesbatzak eta Harribil dantza taldeak.