Orioko EH Bilduk bizikletaz ekitaldi ibiltaria egingo du. Herria Bildu nahian, herria elkartzeko eta harremanetan jartzeko proiektuarekin bat eginez Orioko plazatik abiatuko da ekitaldi ibiltaria, bihar, ostiralarekin, arratsaldeko 19:00etan. Plazatik hondartza joango dira; ondoren, Goiko kalera eta Anibarko Portuan amaituko dute.
Orioko EH Bilduko alkatetzarako hautagaiak, Emeterio Iribarrek, adierazpen bat irakurriko du abiatu aurretik. Orioren etorkizunerako ezinbestekoak diren gakoak aipatuko dira ekitaldian zehar: Goiko kaleko biziberritze plana, hondartza lehengora ekartzea, herriko parkeetako bat estaltzea, Kanpinari beste bultzada bat, Ontziola zaharra eraberritu, birziklatzeko tasak hobetu, Motondoren berreskurapena...