Emeterio Iribar Sorazu izango da Orioko EH Bilduko alkategaia datozen hauteskundeetan. Herri mailako politikan aritua da, lau legealditan, alegia. 1985-987, 1987-1991, 1991-1995 eta 1999-2001 legealdietan zinegotzi izan da Orioko Udalean. Guztira 12 urte egin ditu udaletxean. Esperientzia handikoa da, hortaz.
Emeterio Iribar izango da koalizioko zerrendaburua. Ondoren, Amaia Dorronsoro, Gotzon Igoa, Amagoia Iribar, Bixente Lasa, Aizpea Ubegun, Asier Sarasola, Beñat Carrera, Nagore Rementeria, Gorka Puertas, Olatz Olariaga, Laida Iturralde, Unai Eizagirre, Alberto Agirreazaldegi, Jesús Antonio Makazaga, Anuska Esnal, Joxemari Olasagasti, Xabier Sukia, Jon Agirresarobe, Ekiñe Saizar, Beñat Solaberrieta… Lan talde anitza, sendoa eta lanerako prest dagoena da osatu dutela diote.
Udal-Herri-Programa eta hautagai taldea osatzeko prozesu irekia eta parte hartzailea egin dute, eta oro har, haren balorazio positiboa egiten dute. Pasa den ostiraleko batzarrean onartu zuten zerrenda. Jendaurrean apirilaren 23an aurkeztuko dute, Orioko EH Bilduren Ekitaldi Nagusia orduan egingo baitute, kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan.