Kostaleko enkantua izan zuen hizpide atzoko Tribuaren Berbak saioak. Euskal kostako hainbat herritan izan zen: Zarautz, Bermeo, Lekeitio, Ondarru, Hondarribi, Miarritze eta Orio, besteak beste. Orion Jabier Zabaleta euskara teknikaria elkarrizketatu zuten.
Orio herri arrantzalea den heinean, nahiz eta gero eta gutxiago, hizkerak ere itsasoko edota itsasoarekin lotutako hitz asko dituela esan zuten. Karkara eta Orioko Curriculuma Sortzen taldeak ere aipatu zituen Zabaletak. Duela 25 urte sortutako aldizkarian euskara batuan idatziko zutela adostu zuten hasieratik, baina herriko hizkeraren berezitasunak txertatuko zituztela. Curriculumak berezitasun horiek biltzen ditu eta ondare linguistikoa ere lantzen du.