Marije Azkue: "Ikasleak dira ardatza"

Karkara 2014ko aza. 28a, 13:53

Zer dela eta eman zenuten izena Ulibarri programan?

Betidanik egin dugu euskararen alde eta gure hizkuntzaren erabilpena beti izan da guretzako kezka.Ulibarrik hori lantzen du, baina, batez ere, prestigioa ematen duelako.

Eraginkorra izan da aurrera eraman duzuen lehen plana?

Datuek hori diote, eraginkorra izan dela.

Halaber, lanean jarraitu nahi duzue beste lau urtez.

Esan bezala, beti aritu gara euskaratik eta euskaraz lanean. Hori ez da berria. Kontua da orain erabilgarria eta lagungarria zaigun euskarri bat daukagula, eta guztion artean adostu eta finkatutako plan bat daukagula. Helburua eta bidea zehaztuta izatea oso garrantzitsua da.

Zer helburu jarri dituzue hemendik lau urtera begira?

Gure lehentasuna ikasleak dira eta beren osagarri garrantzitsua gurasoak direnez,  berekin ere lan egingo dugu familia eta eskolen arteko hizkuntza ohiturei begira. Irakasleek ere erronka horiei aurre egiteko, transmisio eraginkorra izateko, uneoro formatzen egon behar dugu.

Ikastaroen bitartez jasotzen duzue formakuntza hori?

Etengabeko formakuntza bat eduki behar dugu, eta oso garrantzitsua da irakasle guztiak batera egitea ikastaroak. Guk gure beharrak ezagutzen ditugu, guk hausnartu behar dugu horien inguruan eta guk bilatu behar dugu irtenbide bat.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide